Duintasuna, pertsonaren errespetuan dago oinarritua, pertsona guztiak errespetua merezi dugula esan nahi du nolakoak garen axola gabe. Duintasunak, pertsona libre sentiarazten du. Denok gaude pertsonen duintasuna errespetatzera behartuak, ez dugulako hau ondatzeko eskubiderik.
Giza eskubideak, gizaki orok ditugu eskubideak dira. Eta zoritxarrez, munduan jende asko bizi da giza eskubideen faltan. Giza eskubideak, munduko askatasuna kontuan izanik, justizia eta bakea giza familia kide guztien berezko duintasunean eta eskubide berdin eta ukaezinetan oinarritzen diren arau antzeko batzul dira.
Nire ustez, bulling egoera da eskolan gertatzen den urraketarik ugariena. Kide bati gaizki sentiaraztea eta bere duintasun haustea da eta hau gure eskoletan sarri gertatzen den zerbait da. Onartezina da, ezin da ikasle bat horrela tratatua izan, baina bulling egora, behin eta berriro gertatzen da. Erasotutako pertsona, beldurtuta, haserretuta, triste, etb. setituko dela uste dut nik. Niri gertatuko bazitzaidan, ez nuen jakingo zer egin, eta oso gaizki pasatuko nuen. Errespetatuta, aske eta seguru sentitzeko, eskatuko nuken bakarra denon artean iskanbilarik ez egotea, duintasuna ez inori austea, eta denok errespetatuak izatea izango zen. Hiru gauza hauek, funtsezkoak direla uste dut eta hauek gabe, ez nintzen errespetatuta, aske eta seguru sentituko.